4.astea

2015 eko abenduaren 10a, osteguna

Lehenengo ordenagailu eramangarri bat hartu dugu taldeka proiektuarekin jarraitzeko. Gero zerrenda pasatu du irakasleak. Ikasle bat irten da azkeneko klasean egin genuena besteoi gogorarazteko, hau da, Jokinek eman zigun robotikaren inguruko klase berezia. Irten den ikaslea pasadan eguneko bera izan da. Irakasleak esan digu irteteak nota hobea lortzea dakartzala, orduan proposatu du beste ikasle bat irtetea duela bi klasetan egin genuena azaltzeko, baina ez du inor irtetea lortu. Azkenean berak aukeratu du ikasle bat azaltzen irteteko, baina ez diola nota asko igoko esan du ez delako bere kontu irten. 

Ondoren ordenagailu eramangarriarekin lanean hasi gara. “Adobe premier” programa deskargatu behar izan dugu googlen eta ondoren instalatu. Deskargatu nahi izanez gero egin KLIK.
Deskargatzeko bi aukera daude, ofiziala eta youtubetik. Youtubetik seguruagoa da deskargatzea, beste pertsona batzuk iruzkinak jartzen dituztelako eta horrela badakizulako jendeak deskargatu egin duela. Ofizialean aldiz, ez duzu beste iritzirik irakurtzen eta ez dakizu birusik izan daitekeen, eta ondorioz ordenagailua kutsatzen ari zaren. Hala eta guztiz ere, klasekide gehienok ofiziala deskargatu dugu.
Ofizialean, hau da, guk deskargatu dugunean, “Creative Cloud”-a deskargatu dugu. Hori behin deskargatuta zerrenda bat agertzen da programa ezberdinekin eta “Premiere pro CC (2015)”-a aukeratu dugu.

Hemen bideo bat programa erabiltzen hasteko lagungarria:


Deskargatzeko denbora luzea behar izan duenez bitartean proiektuaren marrazkia hartu (Storybord-a), gure kasuan ipuin digitalarena, eta egiteko beharreko material guztia deskargatzen hasi gara: musika, argazkiak, … Deskargatutako material hori guztia karpeta berean gorde dugu, horrela errazago izango delako lantzeko orduan dena ordenatuta izatea.




Hausnarketa egin eta gero ideia azpimarragarri batzuk ditut. Lehena, ez dakidala zergatik ez dugun parte hartzen azalpenetan. Izan ere, niri asko kostatzen zait besteon aurrean berba egitea, baina oztopo hori gainditu behar da, gainera nota igotzeko pizgarria izanda ez dakit zelan ez naizen gai izan. Hemendik aurrera saiatuko naiz. Burura datorkidan bigarren ideia da oso garrantzitsua dela klase baten edukian aurrekoarekin lotzea, mamirik ez galtzeko. Amaitzeko esango dut mota honetako klaseak egitea ezinbestekoa dela, teoria praktikarik gabe ez da baliotsua, bakarrik ekinaren ekinez ikasten baitugu.


2015 eko abenduaren 11a, ostirala

Klase hasieran irakasleak talde bakoitzari 20 minutu utzi dizkigu, behar izanez gero bideoren bat grabatzeko IKT klasetik kanpo. Guk denbora gutxi behar izan dugu grabazioak egiteko, horregatik proiektuaren lanarekin jarri gara.



Irakasleak bideo edizioaren inguruko azalpen txiki batzuk eman ditu, baina batez ere ordenagailuan  hemendik hara ibiltzeko esan digu eta ahal dugun neurrian gure kontu ikastea proiektuaren muntaia egiten. Hasieran arazoak izan ditugu jarraibideak nola egiten diren lortzeko, baina azkenean lortu dugu arazo handirik gabe.


Prozesua aztertu eta gero honelako gogoeta egin dut: gure kabuz trasteatzea baliabide ona da, horrela asko ikasten delako. Gainera, hasieran ezinezko ikusten den guztia ez da horrelakorik, saiatzen eta besteon laguntzaz lortu ezina ematen duena ere lor daiteke.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina