Astekaria

IKT irakasgaian alde praktikoari dagokion eremuari buruzko gogoeta egingo dut blog honetan. Horretarak, ipuinak abiapuntua izanda,  hainbat jarduera aukeratu ditut.


Lehenengo eguna, osteguna, 2015eko urriaren 29a

Lehenengo IKT klase praktikoa izan dugu gaur. Oraindik ez dugu irakaslerik, baina momentuz Josune eta Karmele irakasleak guri laguntzeko G1taldea gehiago ez atzeratzeko asmoz  txandatzen ari dira

Gaur Karmelerekin egon gara eta blog bat nola sortzen den azaldu digu. Blogeer bat sortu dugu gure gmail kontua erabiliz eta baliabide ezberdinak  txertatu ditugu: Bideoak, abestiak, argazkiak, irudiak, testuak, slideshareak, etab..

Blog honen gaiak Lehen Hezkuntzarekin lotura izan behar du, eta nik ipuinak aukeratu ditut.


 Ostirala, 2015eko urriaren 30a


Bigarren egunean  irakasle barik jarraitzen dugunez Josune irakaslea zalantzak argitzeko prest izan dugu. Blogaren gaineko lanari ekin diot, hori dela eta ikerketa txiki bat bideratu dut: zelako disenuak dauden, zelan zabaldu orrialde berria blog barnean,...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina