1.astea

2015 eko azaroaren 12a, osteguna


Gaur IKT praktiketako lehenengo saioa izan dugu. Azkenean ezagutu dugu gure irakaslea. Lehenengo eta behin azken notarako portzentajeen inguruan hitz egiten egon gara, eztabaida egiten. Irakasleak nota horri dagokion ehuneko zati bat guk jartzeko aukera ematen digu, hori bai, irizpide batzuei jarraituz. Behin adostu eta gero IKTn lantzeko proposamenak luzatu dizkiogu, horrela kontuan izango ditu falta diren aste hauetan  ahal duen heinean jorratzeko. Bukatzeko aurkezpenak egin ditugu banan-banan: izena, adina, bizilekua, zaletasunak, IKTekin dugun harremana, ...


Asko gustatu zait lehen egun honetan irakasleak erabili duen dinamika hainbat aspektutan. Garrantzitsuena, aurkezpenarena, alde batetik berak esan duen bezala gradu hau ikasteko ezinbestekoa delako jende aurrean hitz egiten ausartzea, eta bigarrenez irakasleak gu ezagutzea beharrezkoa iruditzen zaidalako, hurbiltasuna oso garrantzitsua baita. Oso pozgarria izan da ere jakitea hasieratik hasiko garela, izan ere, gelakideak galdutako klase guztiak orain arrapaladan berreskuratzearen beldur ginen. Irakasleak gure kontu jorratzeko hainbat gai  esango zigula espero genuen, nahiz eta bidezkoa izan ez. Beraz jarrera baikorra transmititu digu, errealitatea izan delako abiapuntua eta ditugun saioak aprobetxatzeko plangintza eskaini digu.





2015 eko azaroaren 13a, ostirala


Klase hasieran Telefonika konpainiak 2014. urtean publikatutako bideoa ikusi dugu. Horretan gure gizarteak egiten duen Interneten erabilera azaldu da, ehunekoak erabiliz. Espainia aparatu elektronikoen erabilerari dagokionez munduko herrialde askoren gainetik dago. Ohikoa da familia eta pertsona berak aparatu bat baino gehiago erabiltzea. Egia dela frogatzeko irakasleak ikasleoi bideoan entzundako datuei buruzko hainbat galdera egin digu, lagin bat bagina bezala. Hona hemen haietariko batzuk: Zenbatek duzue smartphonik? Eta ordenagailurik? Eta tabletik? … Ordenagailua eta smartphona  %100ek dugu, gainontzeko aparatuak ehuneko handiak baita ere, baina ez hainbeste. Aipatzekoa da erabiltzaile kopurua handia dela, batez ere kontuan izanda dagoen krisia. Ahala eta guztiz ere ez da Espainian bakarrik hau gertatzen, beste herrialdeetan erabiltzaile kopurua ere oso handia da.

Datuak esanguratsuak dira. Badirudi horrelako tresnak gure eguneroko bizitzan ukaezinak direla, benetako beharrak. Oso datu bitxia, jakinda orain urte batzuk pertsona gutxik erabiltzen zituztela. Errekurtso hauen baliabideak aprobetxatzea ondo dago, baina menpekotasuna suposatzen badu arriskutsuak izan daitezke.


Klasean ikusitako bideoaren erreferentzia hau da:






Ondoren hirunaka jarri gara eta drive dokumentu bat sortu dugu “Big Bang Data”-ren inguruan informazioa bilatzeko. Drivea irakaslearekin partekatu dugu. Talde batek beste ikaskide guztioi horren azalpena eman digu. Laburbilduz, Big Bang Data murgilduta gauden datu leherketaren fenomenoan oinarritzen den proiektua da. Informazio kopuru ikaragarri handiak hartzen ditu, abiadura oso azkarrean hartu, bildu eta prozesatzeko gaitasunarekin.


Fenomenoa hobeto ulertzeko bideo interesgarri hau ikustea komenigarria da:

 



Ondoren sare sozialak eta identitate digitalaren inguruko bi bideo ikusi ditugu, gogorrak baina interesgarriak, eta zoritxarrez eguneroko bizitzako egoerak. Bideo horiek ikusita apurka-apurka ohartzen zara identitate digitalak dakarren arriskuekin, eta batzuk oso larriak dira.

Hemen bideo horiek:

"El peligro de las redes sociales"





"Redes sociales identidad digital"





Gaia bukatzeko arriskuei buruzko hausnarketa egin dugu, portaera ezberdinak aztertzea interesgarria eta egokia izan daitekeela pentsatzen dut, norberak gaiarekiko gogoeta sakontzeko.





Identitate digitala zaindu behar dugu. Interneten egiten duguna da. Normalean, ez diogu garrantzi handirik ematen, baina ohiko identitatea bezain inportantea da. Identitate digitala WEB 2.0-n erabiltzen da, sare sozialetan, adibidez.
Identitate digitalarekin lotutako arriskuak hauek dira: cracking, fishing, identitate digitalaren lapurreta.
Cracking zure datu pribatuak lapurtzea da. Adibidez: zerbitzarien datuak, enpresaren datuak etab. Fishing banketxeko kontuaren datuak eta dirua lapurtzea da. Gehienetan hacker batek dirua lapurtzeko kreditu txartelaren pasahitza lapurtzen du.
Identitate digitalaren lapurreta izango litzateke sare sozialeko kontuaren pribatutasuna bereganatzea. Adibidez, Facebookeko kontua cracken bidez lapurtu eta pasahitza aldatzea. Etapa lapurtutako kontuarekin nahi dutena egin dezakete. Beste arrisku batzuk izango publikatzen diren mezuekin, argazkiekin, … lotuta daude. Ondo pentsatu behar dugu argazki edo idazki bat argitaratu baino lehen. Beraz, Interneten azalarazten dugun guztia publikoa dela pentsatu behar dugu, horren ondorioz gure kontrolpetik sakabanatzea gerta daiteke.Gainera, publikoa dena betiko gelditzen da, oso zaila da ezabatzea nahiz eta urteak pasatu. Gaur egun enpresa askok, langile bati kontratua luzatu baino lehen ,bere  interneteko profila begiratzen dute. Joera honek izugarrizko eztabaida politikoa ekarri du. Izan ere, Alemanian debekatu zaie jabeei langileen sare sozialak miatzea.
Gaur egun, teknologiaren hedapena gero eta nabariagoa da. Izan ere, herrialde garatuetan internet funtsezkoa bihurtu da gizakien eguneroko bizitzarako.






























Interneten ematen dugun irudia pentsatu behar dugu, hau da, erabiltzen ditugun aplikazioak, daukagun perfila, publikatzen duguna, bidaltzen ditugun mezuak, … datu hauek guztiek gure nortasuna islatzen dute. Garrantzizkoa da pentsatzea eta benetan eskaintzen duten nahi dugun irudia edo bestelako irudikapena ematen duten, kasu batzuetan faltsutu ahal direlako informazio eta datuak. Adibidez, nik uste dut benetako argazkiak jarri behar direla, horregatik ni naizen bezalakoa agertzen naiz argazkietan.


Nire identitate digitala bizitza normalean daukadan identitatearekin  bat dator. Gainera ahalik eta datu gutxien jartzen saiatzen naiz, baina jartzen ditudanak egiazkoa dira. Datu sekretuak ez dira jarri behar, nire ustez, eta jartzeko interesgarriak iruditzen zaizkidanak ez ditut faltsutzen.

Hori dena ondo pentsatuta daukadanez nire identitate digitalak ez nau kezkatzen. Hobeto esanda, kezkatzen nauenez eta nahi ez dudanez agertzen denarekin damututa egon, oinarrizko datuak baino ez ditut aipatzen.


Eskolan identitate digitala landu behar delakoan nago. Oso garrantzitsua da umeak kontzientziatzea interneten haien identitatea jartzearen arazoak. Gero eta gehiago dira horren ondorioz gertatzen diren arazoak. Umeak batez ere ez dira konturatzen norekin hitz egiten duten edo zer hitz egiten duten. Gainera heltzen zaien informazioa benetakoa balitz bezala prozesatzen dute. Horregatik kritikoak izaten ikasi behar dute, eta ezezagunekin harremanik ez izatearen garrantzia helarazi behar diegu.



Bukatzeko blogarekin jarraitu dugu lanean.




















Klasean erabilitako dinamika asko gustatzen zait. Klase interesgarriak eta baliagarriak iruditzen zaizkit. Gogotsu joan naiz momentuz ikasgelara eta horrela jarraituko dudalakoan nago!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina