5.astea

2015 eko abenduaren 17a, osteguna

Ona den guztiak amaiera dauka... AZKEN TXANPA!!!

Lan handia daukagu bi egunetan bakarrik egiteko, beraz klasera sartu garenetik lanean hasi gara!

Gaurko klaseari hasiera emateko ordenagailu bat arbela digitalera konektatu behar izan dugu talde bakoitzak bere proiektuaren aurkezpena egiteko. Nirea konektatu dugu eta disko baten bitartez “StarBoard Software” programa instalatu dut ordenagailuan. 

Programa erabiltzeko nola egiten den jakiteko bideo hau ikus dezakezue:

Lehen Hezkuntzan arbela digitalari eman ahal zaizkion erabilera batzuk ikus ditzakegu hemen: 

Bitartean irakasleak talde bakoitzari berrogei minutu utzi dizkigu bideo digitalean egin beharreko aldaketak bukatzeko. Baita ere esan digu bideo prestatuta egon behar dela arazodun pertsona batentzat. Guk gor batentzat prestatuko dugula pentsatu dugu, orduan azpitituluak jarri ditugu ipuin osoan zehar.

Hau izan da gure ipuin digitalaren emaitza:





Denbora tarte hori pasatu denean aurkezpenekin hasi gara. Gaurko klasean bost aurkezpen egin dira, oso ideia ezberdinak hedatzeko:

  • Ikasbidaian egingo dena gurasoei aurkeztu.
  • Futbolina egin.
  • Ipuin digitala (gurea).
  • Telebista saioa.
  • Xaboi ekologikoaren iragarkia.
Bideo guztiak era ezberdinean antolatuta daude, baina denak interesgarriak iruditu zaizkit. Talde bakoitzaren lana ikusi eta gero pentsatzen dut IKTa oso malgua dela eta erraz moldatzen da edonolako gaiaren baliabidea izateko. IKTaren bidez ikaskuntza ikasleei helaraz diezaiekegu modu pizgarrian eta hurbilean. Egia esan, besteon lanak ezagutu eta gero ideia gehiago datozkit burura, ez bakarrik nire lana zelan hobe dezakedan, baizik eta hainbat ideia irakaskuntzan garatu ahal izateko. Niretzat errazagoa da entzulearen zeregina hizlariarena baino,  izaeragatik asko kostatzen zaidalako besteen aurrean agertzea. Dena den, lanari esker alde bietan egon behar izan dut eta uste dut gure lanbiderako guztiz aproposa eta lagungarria dela. Horrelako arloetan ikusten dut zein garrantzizkoa den teoria eta praktika lotzea, eta euskeraz jariotasunez berba egitea ere ze beharrekoa den. Klaseko giroa ere hobera doa lan hauei esker, gure ideiak , beldurrak eta lotsak partekatzeak batzen gaitu zalantzarik gabe.
Beraz, aipatutako guztia kontuan izanda, gustura nago egindako lanarekin. 


2015 eko abenduaren 18a, ostirala


IKTko azken klase praktikoa izan da gaurkoa. Hasteko gelan geundenen izenak orri batean jarri ditugu. Bloga klasekide guztiekin konpartitu behar izan dugu. Orduan irakasleak taldekatu gaitu ausaz suertatutako besteen lana baloratzeko. Gmail postaz ebaluazio galdeketa bidali digu eta ondo betetzeko denbora eman dugu.
Ebaluatzeko irizpide zuzenak izan behar ditugu, lana baloratzen dugulako ez nork egina den. Blogak bisualki, baliabideen arabera eta idatzizkoan oinarrituz baloratu ditugu.
Ebaluatzeko galdera sorta betetzeko KLIK egin eta 1etik 5era edo 10erako puntuazioa eman. Ebaluazioa osatzeko klaseari buruzko iritzia eta hobetzeko proposamenak egiteko aukera izan dugu galdera honen bitarteaz:
"Klaseaz egiten dudan balorazio kritikoa. Zer gustatu zait, zer ez zait gustatu, zer hobetuko nuke, zer aldatuko nuke, zer ez nuke aldatuko, zer errepikatuko nuke.... ( Ez zaitezte "pelotak" izan, atal honetan jartzen duzuenak ez du zuen nota aldatuko. Datozen urteetan IKT klaseak eman beharko banitu, iritzi hauek kontuan izango ditut.)"

Horrez gain unibertsitateak luzatzen digun irakaslearen gaineko ebaluazio orria bete dugu.

Geroago falta izan diren aurkezpenak egin ditugu.


Amaitzeko agurtzeko unea heldu da. Irakaslearen partez mezu baikorrak jaso ditugu eta guk ere berarekiko harremana horrela sentitu dugu. Esperientzia elkarreragilea izan da eta penaz heldu gara amaierara, pentsatzen dugulako denbora gutxi izan dugula eta jarraitzeko gogoz gelditu garela. Arlo honetan asko ikasi dugu, dinamika aktiboa abian jarri dugu eta ezagupen guztiak ondo finkatzeko denbora apur bat gehiago beharko nukeela pentsatzen dut.

ESKERRIK ASKO ETA GABON ZORIONTSUAK PASA!!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina