3.astea

2015 eko azaroaren 27a, ostirala


EZUSTEAAAAAA!!! Zer ote?????




Gaurko klasea berezia eta ezin hobea izan da!

“Bq” enpresako langile bat robotikaren inguruko hainbat gauza azaltzera etorri zaigu klasera, gehienak guztiz berriak guretzat. Lehenengo robotikaren mundua eta horrek hezkuntzan duen erabilera azaldu digu. Azalpenak emateko power point bat jarri du proiektorean. Gero taldeka jarri gara. ZUM kitaren plaka ordenagailura konektatu dugu. “Bitbloq” programa erabiliz LED argiak programatzen ibili gara. Helburua koloretako bi LED behin eta berriro piztea eta itzaltzea izan da. Kostatu egin zaigu baina azkenean lortu egin dugu!!!

Zuek ere saia zaitezkete, hemen KLIK egin eta bitbloq programa erabiltzen hasi!

























Gaur egungo herritar asko teknologia sortzaileak direla esan dezakegu. Hezkuntza munduan teknologia produktuetatik abiatuta teknologiak sortzea lortu behar da. Robotikak berez ez dauka zentzurik zeresana ematen ez bazaio, beraz esanguratsua egiten badugu robotikaren sinpletasuna gainditzen da. Azken baten, hori baita gaitasun digitala eskuratzea, hau da ikaskuntza-irakaskuntzaren baliabidea izatea. Robotikari esker oinarrizko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak eta zeharkako konpetentziak jorra daitezke.

Hori guztia aurrera eramateko metodologia eraginkorra erabili behar da: PBL horren adibide baliagarria izan daiteke. Ikastearekin batera ikasleek ondo pasatzen dute eta.


Hemen ikus ditzakegu Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasle bazuen proiektua




Gaurko klasea izugarri gustatu zait, teoria eta praktika orekatuta egon direlako. Teoria hutsa aplikatu barik askotan abstrakzioan gelditzen da, eta praktika egitea jakin gabe nondik sortu den abiapuntua eskasa gelditzen da. Horren ondorioz esan dezaket guztiz aprobetxatu dudala gaurko saioa.
IKT arloan aditua den pertsona baten azalpenak entzutea oso mamitsua da, gainera nabaria izan da gogoz egin duela, eta hori eskertzekoa da. Hizlariaren gogoa eta interesa nolabait heldu zaizkit eta zailtasunak gainditzeko grina ere piztu zait bere adibideak eta kasu praktikoak abian jartzen.
Klasearen helburua lortu dudala pentsatzen dut, eta ez da bat ere erraza izan, kontuan hartuta denbora eskasa izan dugula. Horrelako esperientziak tartekatzea noizean behin gure formazioan positibotzat jotzen dut. Beraz, hemendik nire konpromisoa parte hartzeko eta ahalegin guztiak egiteko.





EKINAREN EKINEZ IKASTEN DUGU: IKT- AREN ONURAK IRAKASKUNTZARA HURBILDU


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina