2.astea

2015 eko azaroaren 19a, osteguna

Klasea hasi denean blogeko arazo batzuk konpontzen egon gara arin-arin.

Gero banaka googlen PBLren esanahia eta horri buruzko informazioa bilatu dugu. Project Based Learning edo Proiektuan Oinarritutako ikaskuntza zer da? Laburbilduz arazoak edo galderak konpontzean oinarritzen den ekintzen multzoa da. Ikasleak ikaskuntza planifikatu, erabakiak hartu, ikertu, ... egiten du. Planifkazioaren bitartez irakasleen eta ikasleen rolak guztiz aldatzen dira. Ondoren gaia sakontzeko artikulu bat irakurri dugu: “QuĆ© dicen los estudios sobre el Aprendizaje Basado en Proyectos“. Artikulua irakurri nahi baduzue egin KLIK.




Hobeto ulertzeko bideo hau ikustea gomendatzen dut, oso ondo azalduta dago eta:


Irakurri eta gero gaiaren inguruan eztabaidan egon gara, bakoitzak bere iritzia emanez.
Proiektu horren alde onak eta txarrak komentatzen egon gara. Hainbat eremu landu ahal dira PBLrekin, adibidez, zeharkako gaietan aritu, irakaslearekin erlazioa hobetu eta autonomia eta motibazioa landu, … Baina horrekin lan ez egiteko arrazoiak ere komentatu ditugu: errazagoa dela metodo tradizionalak erabiltzea,  irakasleek prestakuntza falta dutela, ...


Saioa amaitzeko hiruko taldeak egin ditugu eta pasaden astean egindako drivean lan egiten jarraitu dugu. Gaurko lana Proiektuan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiarekin lotuta dago. Hiru gai eman dizkigu proiektu bat sortzeko: arbela digitala, hizkuntza berezia eta bideo edizioa. Bideo edizioa aukeratu dugu denon artean. Proiektua egiteko, lehenengo eta behin zenbat urteko umeentzat bideratuta egongo den erabaki behar izan dugu, gero curriculumarekin lotu eta azkenik proiektua irudikatu. Denbora gutxi izan dugu proiektua pentsatzeko, beraz hurrengo klasean adostea erabaki dugu.



PBL niretzako guztiz ezezaguna da eta IKTko klase bakoitzean gauza berriren bat ikastea gustatzen zait. Proiektu interesgarria iruditu zait, ikasleen autonomia garatzea garrantzia handikoa dela pentsatzen dut eta. Ikasgairik ez egoteak izugarr harritu nau, hau da, lantzen den edozer ikasgai bakoitzarekin lotu daiteke, eta hori da guk egin beharko duguna gure proiektuan.
Irakasleak bi adibide jarri dizkigu ikusteko benetan egia dela: pressing catch eta kotxea. Azalpen horiek ikusi eta geroegiaztatuta gelditu da, dena lotzen da arlo guztiekin.

ADI! Pressing catch-en adibidea jarriko dut: Matematikarekin lotu daiteke ring-eko neurriak hartzerako orduan; edo gorputz heziketarekin, mugimenduak egiterakoan giza hezkuntza lantzen da, ezinbestekoa da jakitea gorputzeko zein ataletan jo daiteke edo ez. Eta horrela ikasgai guztiekin jarrai genezake.




2015 eko azaroaren 20a, ostirala

Klasea hasi denean ikaskide bat irten da orain arte klasean landu duguna azaltzera, denoi gogorarazteko. Ondoren beste ikaskide bat atera da atzoko klasearen amaieran zer egin genuen gogorarazteko.

Hiruko taldeetan jarri gara bideo edizioarekin lotutako proiektua lantzen jarraitzeko. Curriculuma lantzen egon gara eta gure proiektua horrekin lotzen. Geroago irakasgai bakoitza nola lotuko dugun proiektuarekin idazten egon gara. Guk ipuin digital bat egitea erabaki dugu, hirugarren zikloko bosgarren mailara bideratuta. 4-5 pertsonako taldeak osatuko dituzte klasean eta gai librea izango dute ipuina sortzeko. Baldintza bakarra denon iritzia kontuan hartzea izango da.


Pare bat talde  aukeratutako proiektua azaltzeko irten dira arbelera eta besteok ideiak emateko. Azkenik, bideoa nolakoa izango den azaltzeko komiki bat egingo dugu storyboard programa erabiliz. Lehenik eta behin eskuz egiten hasi gara eta hurrengo egunean irakasleari entregatuko diogu gaur ez dugulako bukatu.

Ondoren storybord nola erabiltzen den azalpen baliagarriak emateko slideshare bat: 




Oso ideia polita iruditzen zait proiektuarena, baina esan beharra dago ez dela lan erreza, zaitasunak dituela. Dena den ikasteko aproposa iruditzen zait, etorkizunean horrelako hainbat lan egin beharko dugulako gure lanbidean.

Oztoporik handiena curriculumarekin lotzea dela uste dut, eduki guztiekin lotu behar dugulako. Taldekide guztiak ados egotea ere kostatu zaigu, proiektuaren inguruan proposatutako ideia guztietatik egokienak aukeratu behar izan ditugulako, eta  amore ematea ez da bat ere erraza.


 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina